Izaskun Zubialde herritarrak liburua idatzi du

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 8a, 13:12
Izaskun Zubialde eta Bakarne Atxukarro idazleak, liburuarekin. Utzitako argazkia

Oraingoz formatu digitalean dago bakarrik

Belaunaldiz-belaunaldi, ahoz-aho gure kultura osatzen duten pertsonai, mito eta kondairak iritsi zaizkigu. Historian zehar, gure zaha­rrek naturan gertatzen diren fenomeno ezberdinak, ingurua eta natura bera ere ulertu dituzte mitologian oina­rrituz. Ezagutza eta sinesmen hauek belaunaldiz-belaunaldi haz­ten joan dira. Oraingo­an aberastasun hau gure 3-7 urteko txikiengana hurbildu nahi izan dute Izaskun Zubialde idazle zubietarrak, Bakarne Atxukarro idazle irundarrak eta Asun Egurza ilustratzaile barañaindarrak Euskal mitologia. Haurrentzako ipuinak bilduma liburuarekin. Oraingoz liburua digital formatuan dago bakarrik. «Aurkezten dugun lan honek ondare kultural hori gurasoengandik umeengana ahoz transmititzeko helburua dauka. Ilustrazioz beteriko liburu honek helburu horiek betetzeko tresna erabilgarria izatea espero dugu» aipatu digu Izaskun Zubialde zubietarrak. Amazonen webgunearen bidez jausten ahal da liburua, 2,68 euro ordain­duta. Egileek ez dute baz­tertzen paperezko edizioa ere argitaratzea. Bi hizkuntzetan idatzirik dago, euskaraz eta gaz­teleraz. Frantsesez ere prestatu dute jadanik eta ingeleraz egitea ere ez dute baztertu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun