Bigarren zine emanaldia bertan behera

Marga ERDOZAIN 2015ko urt. 8a, 09:57

Mendaur guraso elkarteak, Erreka guraso elkartearen babesa izanda, bigarren zine emanaldia bertan behera utzi behar izan du azken bolada honetan arazo larri anitz nozitu behar izan dituztelako elkarteko kideek. Arazo hauek honako hauek izan dira: bertan eza­rritako arauak haustea (garbitasuna, txukuntasuna), bertaratzen direnekiko errespetu eza, baita arduradunen autoritatea kolokan jarri izana ere. Erabaki hau hartuta, guraso elkarteak familiek gogoeta egitea nahiko luke mota honetako ekimenak burutu ahal izateko oina­rrizko errespetua fun­tsezkoa delakoan baitaude.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun