Yolanda Arrieta ipuin kontalaria izanen da abenduaren 26an Sunbillan

TTIPI-TTAPA 2014ko abe. 23a, 09:45
Yolanda Arrieta ipuin kontalaria, saio batean. Artxiboko argazkia

Ortziralean 16:00etan ttikienendako saioa eskainiko du eta 18:00etan koxkorxeagoentzat udaletxean

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Sunbillako Udalak elkarlanean antolatu dute haurrendako literatura saio bat Yolanda Arrietarekin. Abenduaren 26an, ortziralean 16:00etan 3-6 urte bitarteko saioa izanen da eta 18:00etan 7-10 urte artekoentzat. Biak Udaletxean.

Idazleak lan batzuk irakurriko dizkie haurrei eta haien galderei erantzungo die; horretaz gain, asmakizunak jarriko dizkie, palindromoak erakutsi, poemak irakurri… Saio bakoitzak ordubete inguru iraunen du. Saio hauen helburuak honako hauek dira: haurren irakurtzeko zaletasuna handitu, literatur genero ezberdinetara hurbildu eta irakurtzeko ohitura handitzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun