'Euskal Mitologia. Haurrentzako Ipuinak' liburua doan deskargatu daiteke egunotan

TTIPI-TTAPA 2014ko abe. 17a, 10:47

Izaskun Zubialde idazle zubietarrarekin batera, Bakarne Atxukarro idazle irundarrak eta Asun Egurza ilustratzaile barañaindarrak egin dute

Belaunaldiz-belaunaldi, ahoz-aho gure kultura osatzen duten pertsonai, mito eta kondairak iritsi zaizkigu. Historian zehar, gure zaharrek naturan gertatzen diren fenomeno ezberdinak, ingurua eta natura bera ere ulertu dituzte mitologian oinarrituz. Ezagutza eta sinesmen hauek belaunaldiz-belaunaldi hazten joan dira. Oraingoan aberastasun hau gure 3-7 urteko txikiengana hurbildu nahi izan dute Izaskun Zubialde idazle zubietarrak, Bakarne Atxukarro idazle irundarrak eta Asun Egurza ilustratzaile barañaindarrak 'Euskal mitologia. Haurrentzako ipuinak’ bilduma liburuarekin. Oraingoz liburua digital formatuan dago bakarrik, eta abenduaren 17tik 19ra doan eskainiko da Amazon.com webgunean, nahi duen guztiak deskargatzeko aukera izanik. Deskargatu

Belaunaldiz-belaunaldi, ahoz-aho gure kultura osatzen duten pertsonai, mito eta kondairak iritsi zaizkigu. Historian zehar, gure zaharrek naturan gertatzen diren fenomeno ezberdinak, ingurua eta natura bera ere ulertu dituzte mitologian oinarrituz. Ezagutza eta sinesmen hauek belaunaldiz-belaunaldi hazten joan dira. Oraingoan aberastasun hau gure 3-7 urteko txikiengana hurbildu nahi izan dute Izaskun Zubialde idazle zubietarrak, Bakarne Atxukarro idazle irundarrak eta Asun Egurza ilustratzaile barañaindarrak “Euskal mitologia. Haurrentzako ipuinak’ bilduma liburuarekin. Oraingoz liburua digital formatuan dago bakarrik, eta abenduaren 17tik 19ra doan eskainiko da Amazon.com webgunean, nahi duen guztiak deskargatzeko aukera izanik. Deskargatu

«Aurkezten dugun lan honek ondare kultural hori gurasoengandik umeengana ahoz transmititzeko helburua dauka. Ilustrazioz beteriko liburu honek helburu horiek betetzeko tresna erabilgarria izatea espero dugu» aipatu digu Izaskun Zubialde zubietarrak. Ortzirala bitarte doan izanen da eta hortik aitzinera, 2,68 euro ordaindu beharko dira.

Egileek ez dute baztertzen heldu den urtean paperezko edizioa ere argitaratzea. Bi hizkuntzetan idatzirik dago, euskaraz eta erdaraz. Frantsesez ere prestatua dago jadanik eta ez da deskartatzen ingelerez ere egitea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun