Eguberrietako kontzertu berezia eskainiko dute Mendi Abesbatzak eta Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak

TTIPI-TTAPA 2014ko abe. 16a, 09:05
Mendi abesbatzak kontzertu berezia antolatu du aurten ere. Artxiboko argazkia

Trapatan eta Bandera dantza armonizatuak estreinatuko eta dantzatuko dituzte

Aurten, iazko etenaren ondotik, berriz ekin diete Mendi Abesbatzakoek Donostiako Udaleko Txistulari Taldearekin batera antolatu ohi duten Eguberrietako Kontzertuei. Aurtengo kontzertua berezia izanen da Donezteben. Alde batetik, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak argitaratzen duen Txistulari Aldizkariaren azken aleak, hainbat herrietako dantzak bildu eta argitaratu ditu: Trapatan eta Banderaren dantzak. Horretaz gain, Jagoba Astiazaran musikariak (Donostiako Udaleko Txistu Taldeko partaide denak, bide batez), armonizatu egin ditu. Abenduaren 19an, ortziral arratsaldeko 8etan horiek ikusteko eta aditzeko aukera izanen da elizan.

Orain arte, Trapatan eta Banderaren dantzak txistu bakarrak jotzeko prestatuta bazeuden, orain bi txistu ahots eta silboteak jotzeko moldaketak egin ditu Astiazaranek. Horrela, Txistu Banda Tradizionalaren formatuan jo ahal izanen dira, eta moldaketa horiek estrainekoz entzunen dira Doneztebeko kontzertu berezi honetan. Noski, horiek laguntzeko Doneztebeko Erreka Dantza Taldeko dantzarien laguntza izanen dugu, eta baita Bandera dantzatzen Eduardo Almandozena ere.

Bertzalde, Jose Ignazio Ansorenak, Donostiako Txistulari Taldeko zuzendari denak, Mendi Abesbatzari eskainitako bi bilantziko konposatu ditu, Gabon zaharrak izenarekin. Horien estreinua ere kontzertu honetan entzungai izanen dira. Eta aitzineko urteetan bezala, oraingoan ere Agorreta Musika Eskolako hainbat ikaslek abesten zein instrumentuak jotzen ere parte hartuko dute.

Kontzertu berezi hau gauzatu ahal izateko bertako txistularia den Itziar Irigoienen laguntza ere eskertu nahi izan dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun