Gerla Handiari buruzko erakusketa

Franck DOLOSOR 2014ko abe. 11a, 12:27
Franck DOLOSOR

Munduko lehen gerlari buruzko erakusketa agertu dute berriki herriko etxean. Senpereko familiek eta gudari ohien elkarteek eskaini gaiak eta oroigarriak erakutsi dituzte, bertzeak bertze gogoratzeko senpertar andanak bizia galdu zuela edo kolpaturik itzuli zirela. Senperen ere gerlaren kontrakoak egon zirela gutitan aipatzen da, alta aski ongi ageri da Matxin Irabola bertsulariak moldatu zituen bertsuetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun