Gertakari hitsak

Franck DOLOSOR 2013ko eka. 17a, 15:56

7 urteko presondegi zigorra eman diote be­rriki Senperen bizi den gizon bati urteetan alaba bortxatzeagatik. 27 urteko herritarrak aita salatu zuen 8 eta 16 urte artean bortxaketak jasan baizituen. 
 
Bertzalde, bi sute izan ditugu berriki he­rrian. Hergarai auzoan, 67 urteko emazte baten etxea osoki erre da. Kea sentitu eta lasterka auzokoen etxerat eskapa­tzea lortu zuen emazteak minik hartu gabe bainan bere etxean fitsik hartu gabe. Egun ba­tzuk lehenago garrak lotu ziren Ibarrunen Esko­la taberna gainean den apartamenduan. Hor ere kalte haundiak izan dira eta suhiltzaileek baliatu duten ura behean den ostaturat isuri da makur haundiak sortuz. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun