Espainiako Gobernuak joan den otsailean onartutako lan erreforma indarrean paratu nahi du Arcelor Mittal enpresako zuzendaritzak eta ajuste edo doikuntza plan gogorrak iragarri ditu. Proposatu duenaren arabera, gastu laboralak %25 murriztu nahi ditu eta horrela egin nahi du hori: orain indarrean dagoen lan hitzarmena alde batera utzi eta estatu espainiar guztiko Arcelloreko langileen soldatak %10 murriztu nahi ditu eta horrez gain, lanegunak %6 igo nahi dituzte, urtean hamabi egun gehiagoz lanaldia luzatuz. Gisa berean, hiru urterako soldatak %6an izoztu nahi ditu eta antzinatasuna %3an izoztu.
Egoeraren aitzinean, ortzegun honetarako, hilak 20, mobilizazioak deitu dituzte Arcelor Mittalekoko planta guztietan. Lesakako langileen batzordeak ere deialdiarekin bat egin du eta 24 orduko lanuztea eginen dute. Astelehenean berriz bilduko dira zuzendaritzarekin eta orduan erabakiko dute hortik aitzinera zer egin.