Abenduaren 31n bukatuko da Arcelor Mittal enpresan orain indarrean dagoen lan hitzarmena, baina zuzendaritzak dagoeneko iragarri du Espainiako Gobernuak joan den otsailean onartutako lan erreformari probetxua atera nahi diola. Hori gertatuko da aitzinetik akordiorik lortzen ez bada, eta antza, ez du itxura haundirik. Ajuste edo doikuntza plan gogorrak iragarri dituzte enpresatik.
Zuzendaritzak proposatu duenaren arabera, estatu espainiar guztiko Arcelorreko langileen soldatak izoztu egin nahi ditu heldu diren hiru urteetarako. Horrez gain, urtean hamabi egun gehiagoz lanaldia luzatu nahi die. Soldata-kostuak %25 jeitsi nahi ditu Europa hegoaldean altzairuak ahalmenik ez duela argudiatuz eta bertzetik, gaur egungo produktibitate-sari edo prima finkoak aldakorrekin ordezkatu nahi ditu, eta horrek soldatak murrizketak ekar ditzake. Gisa berean, antzinatasun osagarria izozteko asmoa aitzineratu du.
Egun hauetan langileen ordezkarientzat kontsultarako epea zabalik dago.