Urtasun eta San Migelek irabazi dute San Fermin Torneoa

Ttipi-Ttapa 2012-07-09 13:22   Kirola  Mendialdea

Ezkurra eta Olazarren kontra 26-40 irabazi dute

San Fermin Torneoko bikotekako erremonte txapelketa jokatu zen uztailaren 8an. Alde batetik, Urtasun iruritarra eta San Migel doneztebarra aritu ziren, eta bertzetik, Ezkurra eta Olazar Doneztebeko osaba-ilobak. Ezkurrak ezkerreko hankan min hartu zuen eta horrek partida nolabati baldintzatu egin zuen.

San Fermin Torneoko finalistak. | Argazki originala

San Fermin Torneoko bikotekako erremonte txapelketa jokatu zen uztailaren 8an. Alde batetik, Urtasun iruritarra eta San Migel doneztebarra aritu ziren, eta bertzetik, Ezkurra eta Olazar Doneztebeko osaba-ilobak. Ezkurrak ezkerreko hankan min hartu zuen eta horrek partida nolabait baldintzatu egin zuen.

Partida bukaeran Ezkurrak azaldu zuenez, Urtasunen bi-paretaren bila zihoala ziztada somatu zuen ezkerreko izterraren gibeleko aldean, partidaren hasieran. Hasierako 20 tantoak arte agoantatu zuen, baina handik aitzinera ezin izan zuen berea eman, final bukaeran lasterka ezin egiteraino. Hala ere, tanto politak ikusi ziren, Ezkurrak berak eginak tartean. Olazarrek ere ongi jokatu zuen eta Urtasunek eta San Migeli ere ezin zaie meritua kendu, lan ona egin baitzuten.

Urtasunek sanferminetako bigarren txapela du aurtengoa, joan den urtean Urrutia I.arekin irabazi ondotik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa