Urtasun-San Miguel eta Ezkurra-Olazar bikoteek Sanferminetako lehen puntua eskuratu dute

TTIPI TTAPA 2012-07-06 12:19   Kirola  Mendialdea

Uztailaren 6an jokatuko dituzte finaledietako ligaxkako bigarren partidak

Koteto Ezkurra eta Patxi Olazar Doneztebe osaba-ilobek gogotik lan egin behar izan zuten Sanferminetako erremonte txapelketako lehen puntua eskuratzeko. 40-39 irabazi zieten Zeberio II eta Joxe Etxeberria III.ari. Gorka Urtasun iruritarrak eta Julen San Miguel doneztebarrak errazago izan zuten, 23-40 irabazi baitzieten Urriza eta Ion-i.

Koteto Ezkurrak 20 tantu egin zituen ortzeguneko partidan. Oriamendi 2010 | Argazki originala

Koteto Ezkurra eta Patxi Olazar Doneztebe osaba-ilobek gogotik lan egin behar izan zuten Sanferminetako erremonte txapelketako lehen puntua eskuratzeko. 40-39 irabazi zieten Zeberio II eta Joxe Etxeberria III.ari. Gorka Urtasun iruritarrak eta Julen San Miguel doneztebarrak errazago izan zuten, 23-40 irabazi baitzieten Urriza eta Ion-i.

Uztailaren 6an, ortziral arratsaldeko 16:30ean hasiko den jaialdian jakinen da txapelketa honetako lehen finalista zein izanen den. Izan ere, atzoko irabazleak, Ezkurra eta Olazar eta Urtasun eta San Miguel izanen dira aurrez aurre lehen partidan. Partida hau ere irabazten duenak uztailaren 8ko finalean izanen da. Bigarren partidan, Urriza eta Ion, Zeberio II eta Etxeberria III.aren kontra. Partida hau galtzen duenak, kasik aukerarik gabe geldituko da.

Uztailaren 7an, larunbat arratsaldeko 16:30etik aitzinera jokatuko dira ligaxkako azken partidak. Ezkurra eta Olazar, Urriza eta Ionen kontra ariko dira eta Zeberio II eta Etxeberria III, Urtasun eta San Miguelen kontra.

 

Uztailaren 5eko emaitzak Euskalen

1. Matxin VI-Zubiri, 36; Urrutia II-Saldias, 40

2. Ezkurra-Olazar, 40; Zeberio II-Etxeberria III, 39 San Ferminetako txapelketa

3. Urriza-Ion, 23; Urtasun-San Miguel, 40 San Ferminetako txapelketa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa