MicroBank-ek eta Cederna Garalur Elkarteak beren lehen lankidetza hitzarmena sinatu dute jarduera ekintzailea sustatzeko

TTIPI TTAPA 2012-02-28 08:36   Gizartea  Mendialdea

Bankuak milioi bat eurora bitarteko kreditu linea irekiko du

MicroBank-eko zuzendari Ramon Gattelek eta Cederna Garalur Elkarteko lehendakari Jose Maria Aierdik lehen lankidetza hitzarmena sinatu dute mikrokredituen bidez enpresa-proiektuak finantzatzea ahalbidetze aldera. Hitzarmena sinatuta, finantziazio-linea berriak finkatu dira, autoenpleguko proiektuak dituzten pertsonei zein autonomoei eta mikroenpresetako gazteei zuzenduta. MicroBank-ek milioi bat eurora bitarteko kreditu-inbertsioa eginen du.

Hitzarmena sinatzen, Daniel Sola La Caixako Antsoaingo bulegoko zuzendaria, Ramón Gatell Microbankeko zuzendari komertziala, Jose Mari Aierdi Cederna Garalurreko presidentea eta Isabel Elizalde, eraku | Argazki originala

MicroBank-eko zuzendari Ramon Gattelek eta Cederna Garalur Elkarteko lehendakari Jose Maria Aierdik lehen lankidetza hitzarmena sinatu dute mikrokredituen bidez enpresa-proiektuak finantzatzea ahalbidetze aldera. Hitzarmena sinatuta, finantziazio-linea berriak finkatu dira, autoenpleguko proiektuak dituzten pertsonei zein autonomoei eta mikroenpresetako gazteei zuzenduta. MicroBank-ek milioi bat eurora bitarteko kreditu-inbertsioa eginen du.

Cederna Garalur Elkartea irabazi asmorik gabeko erakundea da, 1991n sortua. Helburua du toki-erakundeen eta zonaldeko eragile ekonomiko eta sozialen lankidetzaren bitartez Nafarroako Mendialdearen garapena bultzatzea. Elkartea Nafarroako Mendialdeko hainbat udalek eta enpresa-erakundek, sindikatuk, nekazaritzako erakunde profesionalek, kultura-, kirol- eta landa-turismoko erakundek, finantza-erakundek eta bestelako erakunde laguntzailek osatzen dute.

 

130.000 mikrokreditu baino gehiago

Bere jarduera abian jarri zuenetik, MicroBank-ek 132.307 mikrokreditu eman ditu; denetara 829,6 milioi euro. Horrela, mikrokredituen bidez proiektuak finantzatzera baliabide gehien bideratzen dituen finantza-erakundea da. Batetik, ekintzaileentzako mikrokredituak ematen ditu autonomoentzat, enpresaburu txikientzat eta ekintzaileentzat; gehienez ere, 25.000 euro. Bestetik, mikrokreditu pertsonalak eta familiarrak ematen ditu; mikrokreditu horien helburua da familiei laguntzea premiak gainditzen, unean-uneko zailtasunei aurre egiteko eta garapen pertsonala eta familiarra errazteko.

Finantza-erakundeak ekintzaileei emandako mikrokredituen % 60 enpresak sortzera bideratu da, eta % 40, berriz, dagoeneko eratuta dauden mikroenpresen hazkunde-premiak finantzatzeko izan da. Mikrokreditu pertsonalak, bestalde, erakundeak eman dituen kredituen erdia baino gehiago dira gaur egun. Funtsean bi irizpide ditu MocroBank-ek mikrokredituak emateko; batetik, mailegua eskatzen duen pertsonarekiko konfiantza, eta, bestetik, proiektuaren bideragarritasuna. Mikrokreditu horiek bermerik eta abalik ez duten pertsonek eskura ditzakete.

 

Akordioak 400 gizarte-erakunderekin baino gehiagorekin

Mikrokredituak emateko, «la Caixa»ko 5.300 bulegoko sareaz gain, kredituak jasoko dituzten pertsonei buruzko ezagutza ematen duten hainbat erakunde laguntzailek parte hartzen du. Erakunde horiek proiektuei buruzko aholkua eta proiektuen jarraipena ere egiten dute. Gaur arte, MicroBank-ek finantzatutako proiektuen bideragarritasunaz arduratzen diren Espainia osoko 417 gizarte-erakunderekin sinatu ditu akordioak. Gizarte-erakunde laguntzaileak mota guztietako erakundeak dira, mikroenpresak sortzea bultzatzera, auto-okupazioa indartzera eta jarduera ekintzailea sustatzera bideratutako laguntza ekonomiko edo soziala emateko ekintzetan adituak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa