Eraikuntza sektoreak ez du krisi handirik somatu gure herrian

Fernando ETXEBERRIA 2011ko aza. 9a, 13:03
Goitik behera, Barranka ostatuko aterpea, Jose Mari GogorĀ­tzak egin duen etxea eta Martin Mariezkurrenaren txabola. Fernando Etxeberria

Azken aldian hainbat obra egin eta egiten ari dira

Krisi ekonomiko orokor honek bereziki eraikuntza sektorean izan du eragina, baina Ezkurran normaltasunez segitzen duen jarduera da. Orain dela gutxi Matxonea lehenengo landa-etxeko obrak bukatu ziren eta lanean hasteko Nafa­rroako Gobernuaren baimena ere badu.

Bestalde, Barranka ostatuan obran ari dira. Dagoeneko aterpe be­rria erabiltzen hasiak dira eta bazkaltzera joaten di­renendako oso toki atse­gina da. Lehenengo solairua Josebarendako etxebizitza gisa jartzeko egokitzen ere ari dira, gurasoen bidea segitzeko asmoa baitu. Eta poztekoa da, bai he­rri­ta­rren­dako eta bai bisita­rien­dako ere, are gehiago, ia egunero ostala­ri­tzako enpresak ixten ari direla entzuten den garaian.

Eraikin ederra da eta bere garaian Ispillea deitua zen. Jose Luisen aitona eskualdera etorri eta lokala zabaldu zuenean hartu zuen Barranka izena, 1909. urtean.

Jose Mari Gogortza Txumaren etxebizitza berria ere inauguratzear egonen dira, berak eta Ezkain eraikuntza enpresako kideek egina.

Berriki, Martin Mariezkurrenak txabola edo borda bat ere eraiki du Ameztia alderdian, ingu­ruko zelaietan dituen aziendak horra biltzeko. Gisa honetara, lehendik zegoen eta egoera kaxka­rrean zegoena ordezkatu du.

Ezkurrako etxe, baserri eta borden argazkiak biltzen dituen liburuan herrian izan diren 79 borden argazkiak ageri dira, eta hori, garai batean etxe guztiek borda zutenaren erakusle da.

Gainera, udal artxiboan ageri denez, bere garaian 7.000 ardi baziren herrian. Gaur egun, he­r­ritar bakarra da abel­tzain­tzara soilik dedika­tzen dena. Bertze zazpi erretiratuk ardi batzuk ere badituzte, baina Gobernuaren dirulaguntza jasotzen dutelako.

Orain dela urte gutxi, herritar batek ermita ondoan borda bat ere eraiki zuen, eta bere familiak ardiak gordetzeko erabiltzen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun