Aurten tokatzen zen ehiza postuen enkantea egitea, baina joan den abuztuaren 13an egin zen deialdira ez zen inor ere agertu. Laister berriz eginen da bertze enkantea, prezioa jeitsiz, eta interesa duenak badu astirik.
Bistan da ehizaren kontua beheraka doaiela diru iturri bezala. Garai batean laguntza haundia zen herriko kontuendako. Gaur egun, ordea, bertze diru iturriak bilatzen hasi beharko da.