Nafarroako Gobernuak 300.000 euro emanen ditu abeltzainen ustiategietako inbertsioen zorrak ordaitzeko dirulaguntza gisa. Hartuko diren neurrien artean dago kredituak lortzeko behar den bermea ordaintzeko diru laguntza. Eskatutako bermearen %1,5erainokoa izan daiteke. Horrez gain, bi urtetan interesen hiru puntu finantzatuko ditu. Hau da, abeltzain bati %4ko interesa duen kreditu bat ematen badiote, lehen bi urteetan interesen %1a soilik ordaindu beharko du, gainerako Nafarroako Gobernuak hartuko baitu bere gain.
Laguntza hauek Nafarroako Gobernuak abeltzainen sektoreko krisiari aurre egiteko jarri ditu martxan. Zereal eta pentsuen prezioaren igoera handia izan da eta ekoizpen kostuek ere goiti egin dute.