Ereiaroaren 2a egun seinalatua izan da herriko merkataritzarentzat eta kontsumitzaileentzat. Alde batetik, merkealdia molde biziki arrakastatsuan hasi zen Karrika Nagusian berriki ideki den jantzi saltegian. Horko bi saltzaileek, Sylviak eta Marinak, lan haundia izan zuten bezero guziak errezebitzen eta laguntzen goiz goizetik hamarnaka lagun hurbildu baitziren saltegirat jantzien bilat usaian baino prezio apalagoan.
Bertzalde, egun berean zabaldu zen Ibarrungo saltegi gunea. Beren ateak ideki dituzte jadanik egunkari saltokiak, okindegi-gozotegiak eta ostatu berriak. Ondoko asteetan, Ibarrungo ileapaindegia tokiz aldatuko da eta egoitza salgune berri hortan izanen du. Baliteke banku bat ere izatea ondoko hilabeteetan.
Merkataritza gune berriak herritar frangoren ohiturak aldatuko ditu eta ibarrundarrak, konparazione, pozik daude ez baitute gehiago maiz gainezka den karrikaraino joan behar ogiketa.