1.198 langabetu zeuden eskualdean martxo hondarrean

TTIPI TTAPA 2011ko api. 5a, 11:03

Langabeziak behera egin du martxoan otsailean baino 17 langabetu gutxiago daude

1.198 langabetu zeuden martxo hondarrean Donzetebeko Enplegu Bulegoan izena emanak, otsailean baino 17 gutxiago (%1,40 gutxiago). Pixka bat jautsi baldin bada ere, azken urteetako langabetu kopuru handienen bueltan dago eskualdea.

Martxoan zehar 332 kontratu gauzatu dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren biartez eta horietatik 45 izan dira mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean beheiti egin du langabeziak 535etik 527ra jautsi da langabetu kopurua martxoan, baina adin tarte horretako emakumeen artean 551tik 542ra jautsi da. 25 urez beheitikoen arteko gizasemeetan 77tik 73ra jautsi da langabetu kopurua eta adin horretako emakumeetan 52tik 56ra igo da.

Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak jarraitzen du langabe gehien izaten. Otsaileko 733tik 729ra jautsi den arren martxoan. Industria arloan ere jautsi egin da 238tik, 215era. Eraikuntzan igo egin da, otsaileko 153 lagunetatik 160ra. Nekazaritzan ere, 2 lagunetan goiti egun du langabeziak, 22 lagun ziren otsailean eta 22 martxoan eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 72 langabetu ziren martxoa ondarrean otsailean baino bat gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun