Teknologia berrietan inbertitzeko dirulaguntzak autonomo eta enpresa ttikientzat

Joxema Irigoien 2010ko abu. 23a, 17:24
Eskaerak internetez ere egin daitezke

Eskaerak egiteko epea abuztuaren 31n bukatzen da

Hilabete honen 10az geroztik, egoitza soziala Nafarroan duten autonomoek, hiru langile baino guttiago dituzten enpresa txikiek eta Enpresari Elkarteek edota 3 langile baino gehiago dituzten enpresa txikiek aukera dute dirulaguntza deialdi honetara biltzeko eta, gehienez ere, subentzionagarria den inbertsioaren %30a bitarteko dirulaguntza hartuko lukete. Hori bai, kontuan hartu behar da eskaerak tramitatzeko azkeneko eguna abuztuaren 31 dela eta, helburu honetarako dagoen dirupoltsa mugatua denez, lehentasuna izanen dutela eskaera abudoen tramitatzen dituztenak eta, beraz, azkeneko egunerako uzten dutenak arriskua dute dirulaguntzarik gabe gelditzeko.

Zeri ematen diote dirulaguntza?

Gai honekin interesatuta daudenek xehetasun eta argibide guztiak www.respuestadigital.es webgunean kontsulta ditzakete. Hala ere, laburbilduz, gisa honetako inbertsioak dira onartzen direnak: Nortasun Agiri Elektronikoaren irakurgailua duten ordenagailuak erostea, funtzio anitzeko inpresorak, webguneak diseinatu eta egitea, kudeaketarako programa informatikoak erostea, intranetak edota extranetak diseinatu eta prestatzea,… 

Azkenik, kontuan hartu behar da onartuko diren gastuak 2009ko irailaren 16tik 2010eko urriaren 15a bitartekoa izanen direla. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun