2009ko egur loteak

Fernando Etxeberria 2010ko uzt. 22a, 11:12

Pago egurraren salmenta izan da urteetan Udalak gastuei aurre egiteko izan duen diru-itu­rri nagusia. Baina krisi ekonomikoaren eraginez, asko egin du behera eta saldu ezin den egur hori he­rritarrentzako erabiltzen ari da, ondo etorriko baita neguan etxea bero­tzeko.
Bestetik, joan den urteko egur loteak traktore txikiekin joateko toki zailean zeuden, baina Jaime eta bere bi lankideen lanari esker, zelai batera atera dituzte. He­rritar bakoitzak nahi duen neu­rrira moztu ditzake orain­, eta etxera ekarri gero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun