Ekainaren 29ko greba orokorra girotzeko kotxe karabanak Arizkun eta Alkaiagako industrialdeak lotu ditu

Aitor AROTZENA 2010ko eka. 28a, 16:45
Kotxe karabana, Zalaingo industrialdera ailegatzerakoan. Aitor Arotzena

ELA eta LABeko ordezkariak ibili dira Baztan eta Bortziriak artean

Greba girotzen hasteko, astelehen goizean kotxe karabana batek Arizkungo Ordoki industrialdea eta Berako Zalain eta Lesakako Alkaiaga industrialdeak lotu ditu.

Ekainaren 29an, asteartean, Hego Euskal Herrian eginen den greba orokorrean parte hartzeko deia egin dute Baztan-Bidasoako ELA eta LAB sindikatuek. Sindikatu hauekin batera, ESK, EHNE, STEE-EILAS eta HIRU sindikatuek osatzen duten gehiengo sindikalak deitu du ekainaren 29rako huelga.

Greba girotzen hasteko, astelehen goizean kotxe karabana batek Arizkungo Ordoki industrialdea eta Berako Zalain eta Lesakako Alkaiaga industrialdeak lotu ditu.

Ekainaren 29an, 05:30ean informazio piketeak izanen dira herri eta lantegietan eta eguerdiko 12:00etan Iruñean Gaztelu Plazatik aterako den manifestaziora joateko deia egin dute.

18:00etan, berriz, manifestazioa eginen da Lesakan, “Etorkizun duin baten alde, Baztan-Bidasoa bizirik” izenburupean.

 

Ttipi-ttapak ere bat eginen du grebarekin

Ttipi-Ttapa Fundazioko langileek ere bat egin dute greba deialdiarekin eta beraz, asteartean ez dute lanik eginen Etxalarko bulegoan ttipi-ttapa aldizkariko erredakzioko eta Kulturkariko langileek. www.ttipi.net webgunea ere ez da berrituko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun