1.500 metra karratuko lur eremu bat erosi du berriki herriko etxeak aintziran. Hautetsiek 6 apartamenduko etxe bat eraiki nahi dute. Apartamenduak herriko gazteeri salduko zaizkiote. HLM babes ofizialeko etxeen erakundeak kudeatuko du proiektu hori. Bertzalde, aintzirako bigarren etxegunea eraikitzeko dena prest da. Lanen lehen partea bururatu da eta orain etxeak altxatzen hasten ahalko dira. Orotarat, herriko 9 familia gazte instalatuko dira 1.500 metra karratuko lur eremu horietan. Herriko etxeak 48.000 eta 53.000 euro artean saldu ditu 9 lur horiek.