Miguel Mari Irigoien bosgarren aldiz aukeratu dute alkate herritarrek

Joseba eta Nerea 2006ko aza. 21a, 12:52

Joan den maiatzaren 25ean herritako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak izan ziren. Arratsaldeko zortzietan bukatu zen botoa emateko aukera eta emaitzak jakiteko tenorea iritsi zen. Bi izan dira aurkezturiko taldeak; alde batetik, Herri Taldea, Miguel Mari Irigoien buru dela, 264 botorekin lau zinegotzi lortu zituen, eta bestetik, Eusko Alkartasuna, Manuel Lezaren gidaripean 209 boto erdietsi zituen, ondorioz, hiru zinegotzi.

Aipatzeko da, dagoeneko Miguel Marik seigarren aldia duela alkatetzara aurkezten dela eta hauteskundeak irabazten dituen bosgarrena. Beraz, legealdi hau bukatzean 20 urte pasa izanen ditu Etxalarko alkatetzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun