Ezbeharra

Jaione OTXANDORENA 2006ko urr. 20a, 13:55

Joan den urriaren 8an, Rufino Arrieta eta Juan Jose Garro onddo bila atera ziren goiz partean. Behin mendian zeudela, bakoitza alde batera bereiztea erabaki zuten eta eguerdi aldera Rufino bere adiskideari deika hasi zitzaion etxera itzultzeko asmoz. Ikusirik honek ez zuela bere oihu ezta telefono mugikorrari erantzuten, herrira etorri zen laguntza billa.

Familiakoak eta lagunak bere bila ateri ziren eta arratsaldeko seiak aldera harrapatu zuten Juan Jose Garroren gorpua, amildegi batetik erori eta hilda. Juan Jose Garro, Ibarburu etxekoa zen. Etxea berez Doneztebekoa bada ere, bizia beti Sunbillan egin izan zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun