Argazki huntan ageri den borobil berezi hau ez da apaingarri pullit bat, sandia bat da. Domixteneko-bordako baratzean bildua da eta harriturik utzi digute azalean erakusten dituen marka arraroak. Batzuk diote extraterrestrek utzitako mezu bat iduri duela, bertze batzuk bare artista baten errestoak direla... gauza da izigarri bitxia dela.