Bada urte andana bat Bidasoan izokinak dabiltzala uretan goiti eta uretan beheiti, baina Tximista erreka ezin zezaketen goitu honen bukaeran dagoen presak oztopatu egiten duelako izokinen ibilbidea. Hori dela eta Nafarroako Gobernuak Etxalarlatsan dagoen presan eskailera batzuk egin ditu izokinak bertatik igo dezaten erreka. Ea datozen urteetan Tximista izokinez beterik ikusten ahal dugun.