Eraikuntza lanean ari diren Bortziriak eta Malerrekako langileek garabia-dorrea (grua-torre) gidatzeko karneta ateratzeko ikastaroan izen emateko azkeneko egunak dituzte. UGT sindikatuko Patxi Altxuk jakinarazi duenez, orain 75 orduko ikastaroak egiten dira, baina urritik aitzinera ez dira gehiago 75 ordukoak izanen, 210 ordukoak baizik. Horregatik, oraindik 75 orduz baimena ateratzeko interesa dutenek, asteartea, irailaren 5ยช baino lehen deitu behar dute 646 024024 telefonora.