Zubieta eta Lesakako bi gazte hil dira errepideko istripuetan

ttipi-ttapa 2006ko abu. 3a, 14:38

Errepideak berri ilunak utzi zituen urri hondarrean eta azaro hasieran. Urriaren 29an, Asier Telletxea Telletxea, 25 urteko zubietarra hil zen moto istripuan. Ituren eta Elgorriaga artean erori eta Doneztebeko osasun zentrora eraman zuten. Larritasunaz ohartuta anbulantzian Iruñeko ospitalera bidali zuten, baina bidean hil zen.

Azaroaren 8an, berriz, Maitane Irigoien Fagoaga, 18 urteko lesakarra hil zen Sunbillan, berak gidatzen zuen autoa kamioi batek kolpatu zuenean. Maitane haurdun zegoen eta umea ere hil egin zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun