Istripu ikusgarria aintziran

Franck DOLOSOR 2006ko uzt. 24a, 13:19
Suhiltzaileek soka batekin atera behar izan zuten zaldia aintziratik. Utzitako argazkiak

Istripu ikusgarria bezain penagarria gertatu zen aintziran apirilaren 9an igandearekin. Aintziraren inguruan zebilen zaldi bat, eta bere jabea, putzu batean erori ziren. Istripua ugartearen ondoan gertatu zen. Normalki ezin da hor ibili, baina egun hortan ez zen urik, aintzira hustu baitute lanak egiteko. Gizona berehala atera zen, baina zaldiak ezin izan zuen bere baitarik atera zepo hortatik. Su hiltzaileek soka batekin atera zuten zaldia. Biziki unatua eta hatsik gabe gelditu zen zaldia eta arearen gainean bat batean erori zen, hil balitz bezala. Handik gutxirat berriz xutitu zen.

Batzuek diote Herriko Etxeak aintziraren inguruak zaindu behar lituzkeela lanen denboran, baina xuxen ote da putzu horietan oinez ibiltzea, jakinez nornahi eror daitekela usaian ura dagoen toki hortan? Hondartzarat zakurrek ez dutela sartu behar agertzen da nonahi eta halere egunero abereak daude arearen gainean, eta makurrago urean mainatzen ari...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun