Nafarroako 4x4 txapelketako azken tiraldiak larunbatean Burlatan

Aitor AROTZENA 2006ko uzt. 20a, 13:48
Gure Txokoako nesken laukotea ari da aurten. Artxibokoa

Emakumeak eta gizonezkoak ari dira lehen aldiz

Aurten, lehen aldiz Nafarroan, goma gaineko 4x4 sokatira txapelketa antolatu du Herri Kirol Federazioak. Gizonezkoen txapelketa 320 kiloko kategorian jokatzen ari da hamar talderekin, tartean eskualdeko bortz: A multzoan, Amaiurko EHNE Nafarroa, Berriozar, Txantrea, Burlata eta Berako Gure Txokoa daude. B multzoan, Amaiur, Berriozar Kirol Elkartea, Errotaberri, Lesakako Beti Gazte eta CAN Amaiur. Lehen bi jardunaldiak jokatu dira, maiatzaren 20an Arbizun eta 28an Urdazubin. Puntuak batu ondotik, ekainaren 3an Burlatan eginen den finalerako.sei talde sailkatuko dira, multzo bakoitzeko lehen hiru sailkatuak. Bertze taldeek, zazpigarrenetik hamargarren postura bitartekoak erabakiko dituzte azken jardunaldi horretan, 18:00etatik aitzinera. Emakumezkoen txapelketa 260 kilotan jokatzen ari dira hiru talde: Sakana, Beriain eta Berako Gure Txokoa. Hiru jardunaldi jokatuko dira liga sisteman eta tiraldiak gizonezkoen egun eta leku beretan egiten ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun