Denboraldi osoan Lesakan jokatu den Mastegiko futbol-7 txapelketan aritu dira Doneztebeko benjamin eta alebin mailako taldeak. Maiatzaren 14an jokatu ziren azken partidak eta alebin mailan txapeldun suertatu zen Doneztebe A taldea, Elizondoko San Francisco Javier ikastetxeari 3-1 irabazi ondotik. Kategoria honetan, Doneztebe B zazpigarren izan zen, Beti Gazte Bri 1-0 irabazita. Benjamin mailan, berriz, bosgarren posturako partida jokatu zuten Doneztebe A eta Doneztebe Bk eta lehenbizikoek 2-0 irabazi zuten.