Sarako XI. Mendi Itzulian 800 mendizalek parte hartu dute

Laetitia eta Sandrine 2006ko uzt. 20a, 14:22
Axuria elkartea Euskal Mendizale Federakuntzan sartu da eta Hego Euskal Herriko mendizale kopuruak gorakada handia izan du aurten, 300 hurbildu baitira Sarako bazterrak ezagutzera. TTIPI TTAPA

Axuria elkarteak bi urtetik antolatzen duen itzulia denbora ederrarekin iragan da, aurten hamekagarren aldiz. Denetara 800 medizalek parte hartu zuten. Axuria Euskal Mendizale Federakuntzan sartuz, Hego Euskal Herriko jende kopuruak gorakada handia egin du, aurten 300 bat lagun hurbildu ziren. Egun horren ondotik mendizaleak hurbildu ziren polikiroldegian Axuriak prestatutako afarira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun