Alazne Untxalo garaile Nafarroako Eskolarteko bertsolari txapelketan

Arkaitz MINDEGIA 2006ko uzt. 17a, 16:37

Euskal Herriko txapelketan parte hartuko du ekainaren 24an

Maiatzaren, 27an Larraintzarren jokatu zen Nafarroako eskolarteko bertso txapelketako finala. Oraingoan ere herritarrak parte hartu zuten, Ixiar Bazterrika, Iker Gorosterrazu eta Alazne Untxalok. Ixiarrek, 14 urte arteko bere kategorian finalera pasatzea lortu zuen, baita saio polita egin ere. Iker eta Alaznek 14 eta 18 urte arteko kategorian parte hartu zuten. Beraien lana ahalik eta hobekien betetzen saiatu ziren, baina finalera Alazne Untxalo pasatu zen. Ez hori bakarrik, 100 punturekin txapela irabaztea lortu zuen eta honela, Euskal Herriko txapelketan parte hartuko du ekainaren 24an Altsasun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun