Ekainaren 15ean zabalduko ditu ateak udal igerilekuak

Jaione OTXANDORENA 2006ko uzt. 20a, 14:09
Sei urte arteko neska-mutikoek igerilekura sartzea doan izanen dute TTIPI TTAPA

Igeriketa ikastaroa uztailean emanen du Aritz Arriolak

Ekainaren 15ean, ortzeguna, emanen zaio hasiera aurtengo udal igerilekuko denboraldiari. Joan den urtean bezala, herriko bi gaztek, Aritz Arriola eta Naiara Arretxeak hartuko dute igerilekuaren eta bertako ostatuaren ardura. Igerilekuaren ordutegia, goizeko 11etatik arratsaldeko 8ak arte izanen da, baina arduradunek jakinarazi digutenez, denboraldi hasieran, ekainaren 23a arte hain zuzen ere, goizeko 11etan ireki beharrean, eguerdiko 13:00etan irekiko dute. Aurtengo igerilekuko sarreren balioa ondoko koadroan ageri dena izanen da.

Igeriketa ikastaroak uztailean emanen ditu Aritz Arriolak

Bertzalde, Aritz Arriolak erran digunez, urtero bezala, uztaileko hilabetean igeriketa kursilloak emanen ditu. Kursilloetan izena emateko zerrendak igerilekuan bertan jarriko dira, eta izena ematen duen jendearen arabera eginen dira taldeak eta ordutegiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun