Ur arazoak moldatzeko tuboa sartu dute kanpamentuko presatik depositora

Margari eta Koro 2006ko uzt. 17a, 13:17

Ureztatzeekin eta ixurketekin kasu emateko eskatu du Udalak

Euskal Herriko toki gehienetan bezala, gure hauetan ere ur falta sumatzen ari gara, belategietan, mendian, erreketan... eta baita ur-depositoetan ere. Zugarramurdiko Udalak bando bat atera du, ureztatzeekin kasu emanez ibiltzeko eskatuz, eta gauza bera gertatzen diren ixurketak ahal bezain laister konpontzeko. Aldi berean ur gehiago hartzeko lanetan hasi dira. Gan den urteko lehortean probisionalki kanpamentuko presatik depositoraino ura ponpatu zen eta orain gauza bera egiten ari dira, bainan behin betikotz, tuboak lur azpian sartuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun