Joan den urteko arrakasta ikusiz, turismo bulegoak ortzegun goizeko merkatuak berriz antolatzea erabaki zuen. Joan den urtean bakarrik uztailean eta abuztuan egiten baziren, aurten ekainetik irailera eginen dira. Gaur egun, herriko plazan eskualdeko zortzi ekoizle biltzen dira. Produktu ezberdin aunitz eros daitezke, gasna, behiena, ardiena edo ahuntzena, barazkiak, haragia, erreximenta eta oliba olioa bertzeak bertze. Turismo bulegoan, orain arte biltzen diren jendearekin kontent dira erran digutenez «erosle gehienak turistak dira baina saratarrak ere tarteka hurbiltzen dira».