Rafa Maritxalarek irabazi zuen XXVIII. Herri Krosa

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 13a, 19:22
telletxea TTIPI TTAPA

Hiru Herri taldeko Rafa Maritxalar lesakarrak irabazi zuen ekainaren 25ean Doneztebeko XXVIII. Herri Lasterketa. Bigarren postua, taldekide duen Fernando Etxegarai beratarrak eskuratu zuen eta hirugarren postua, beteranoen mailan aritu zen Ardoi taldeko Patxi Orofinok. Beteranoen podiuma beraz, Patxi Orofinok, Larraungo Ander Arraztiok eta Hiru Herri taldeko Angel Garate iruritarrak osatu zuten. Emakumeen artean, Goierri taldeko Rosa Talavera izan zen bizkorrena; Errekako Ana Zelaieta doneztebarrak lan bikaina egin zuen eta bigarren izan zen eta Beste Iruñako Maika Ariztegi iturendarrak hirugarren postua eskuratu zuen. Rosa Talaverak beterano mailako lehen postua ere eskuratu zuen, Burlatako Rosa Orofino eta Doneztebeko Marga Erdozainen aitzinetik. Kategoria ttikiagoetan, kadete mailan Maitane Larretxea doneztebarra izan zen partehartzaile bakarra. Infantiletan, Jon Sansiñena irundarra eta Doneztebeko Ane Mutuberria izan ziren garaileak; Alebinetan, Doneztebeko Ibon Leiza eta Berako Ane Eltzaurdia. Benjaminetan, Mikel Retegi eta Elena Zabala doneztebarrek irabazi zuten. Aurrebenjaminetan, Donamariako Beñat Lazkano eta Doneztebeko Amaia Jorajuria izan ziren bizkorrenak. 2003an eta 2004an sortutakoen maila berezian ere 16 neska-mutikok hartu zuten parte, etorkizuna badela erakutsiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun