Suedian aizkoran

Joseba eta Nerea 2006ko uzt. 13a, 18:07
Xabier ARIZTEGI ttipi-ttapa

Etxetik zientoka kilometrora, Suedian, egon zen herriko aizkolari gaztea joan den ekain hondarrean. «Ordurarte Tuteran baino urrunago ez nintzen inon egona» aitortu digu Santxinek eta sinetsi behar zaio beraz, herrialde eskandinabiarrera joateko gonbitea sorpresa handiz hartu zuela erraten duenean. Bertze bi lagunekin batera gurutzatu zuen itsasoa, Mikel Urmeneta Kukuxumuxuko marrazkilariarekin eta Edurne Arrizibita komunikazio departamentukoarekin. Joan den urteko San Ferminetan Kukuxumuxuren eskutik “Urteko giriari” saria irabazi zuen suediarrak gonbidatuta egon ziren han. «Hagitz esperietzia polita izan zen. Suediarrak harrituak gelditu ziren ni egur bat mozten ikustean, inoiz ez baitzuten aizkolaririk ikusi» Suediako Storvik herrian egon zen Santxin, Stokolmotik hurbil, eta lau kanaerdiko moztu zituen jaialdi berezi batean. San Joan bestak pasatzeko modu polita harrautu zuen Santxinek Eskandinabia aldean. «Gustura hartuko nuke berriz horrelako esperientzia bat» erraten du orain irri artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun