Barrikotea Kasinoan

ttipi-ttapa 2006ko mai. 12a, 14:24

Larunbat honetan, martxoaren 4an, eginen du Kasino elkarteak urteroko barrikotea. Beti bezala, bakailu-tortilla, txuleta, giltxaurrak, gazta eta menbrilloa izanen dira jateko eta Gipuzkoako sagardotegi batetik ekarritako sagardo kupela hustutzen saiatuko dira. Martxoaren 1ean akitzen da izen emateko epea Titi Ostatuan. Aitzinetik 10 euro jarri eta gainerakoa bazkal ondoan ordainduko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun