Bai Euskarari ziurtagiriaren aurkezpena egin zen martxoaren 8an

ttipi-ttapa 2006ko mai. 4a, 16:14
TTIPI TTAPA

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Bai Euskarari Akordioa eta Engaiamendu Prozesua aurkeztu zuten Senperen martxoaren 8an. Honetan, Kontseiluko idazkari nagusiak, Euskal Konfederazioko lehendakariak, Senpereko auzapezak eta Senpereko saltzaile eta herritar batek parte hartu zuten.

Gaur egun ia ehun Bai Euskarari Ziurtagiri daude Iparraldean, Sara, Azkain eta Ezpeleta artean eta Ziburu eta Senperen prozesua hasi berria da. Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek, instituzioak, Herriko Etxea eta euskalgintza elkarrekin aritzearen garrantzia azpimarratu du. Euskal Konfederazioko Mixel Etxeberrik, bere aldetik, proiektu honek euskararen normalkuntza prozesuan duen garrantzia nabarmendu du.

Senpereko Herriko Etxeak eragile pribatuek euskararen alde lan egitera deitu ditu. Gogorarazi du Senpereko Herriko Etxeak 2002an sinatu zuela administrazioa euskalduntzeko hitzarmena Euskal Konfederazioarekin. Ā«Momentua da denek, eragile pribatuek ere, indarra zentzu berean egin dezagunĀ», azaldu du auzapezak, Christine Bessonartek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun