Kirol instalazioak errugbi zelai ondoan eta aintziran

Franck DOLOSOR 2006ko mai. 4a, 16:10

66 000 euro balio duten kirol zelaiak sortu dituzte errugby zelaia eta gazteluaren artean. Ikasleek eta gazteek balia dezaketen eremu huntan saski baloieko hiru eremu daude. Saskiak goratasun desberdinean eman dituzte adin desberdinetako, eta beraz altura desberdinetako gazteak jostatzeko gisan. Esku baloian eta footballean aritzeko ateak ere ezarri dituzte eta guzi horien inguruan korrika egiteko bide bat dago. Eremu hori Herriko Etxeak eraiki du eskoletako kirol irakasleekin gogoetak egin eta. Aintziraren inguruan ere kirola egiteko tresna berriak ezarri dituzte. Petankan aritzeko eremu bat sortzea deliberatu dute hautetsiek. Eremu hori kanpingkarren aparkalekuaren ondoan eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun