Herriko etxeak neurriak hartu ditu toki publikoetan jaberik gabe dauden zakurrentzat

Franck DOLOSOR 2006ko mai. 4a, 16:06

Herriko hautetsiek neurriak hartu dituzte berriki karriketan barna jaberik gabe ibilki diren zakurren kontra. Auzo gehienetan zakur ainitz ibiltzen da etxez etxe jaberik gabe. Zakur hauek trabak eta kalteak sortzen dituzte zonbait herritarren ustez. Herriko Etxearen neurri hunen arabera, zakur bat jaberik gabe agertzen delarik herriko polizia deitu behar da, abereak zakurtegi publiko batetarat ereman ditzaten. Jabeak 23 euroko isuna pagatu behar du zakurra berriz hartzeko. Gainerat, 7,5 euro pagatu beharko ditu aberea zakurtegian egon den egun bakotxarentzat. Neurri hunekin, herriak espero du jabeek hurbilagotik zainduko dituztela beren zakurrak. Jende ainitz ibiltzen da oinez lakuaren inguruan eta maiz jaberik gabe dauden bortzpasei zakurren ondoan pastu behar dute. Animaliak maiz borrokan ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun