Bartzelona Euskal Etxeko II. Sagardo Eguna

Arkaitz MINDEGIA 2006ko api. 27a, 14:35
Miren eta Arkaitz trikitilariak Euskal Etxean, Mikel Urdangarin abeslari famatua panderojole dutela. TTIPI TTAPA

Aurten ere ez dute hutsik egin Mirian Altzuri eta Arkaitz Mindegia trikitilariek Bartzelonako Euskal Etxeko II. Sagardo Egunean. Otsailaren 9tik 13ko asteburuan joan ziren, baina sagardo eguna otsailaren 11n ospatu zuten. 150 lagun bildu ziren Txotxa ireki eta besta giroan pasatzera. Bazkal ondotik kantuan aritzeko tartetxoa ere izan zuten eta 18:00ak aldera Bartzelonan dauden euskal tabernetan triki-poteoa egin zuten, tarteka karriketan euskal dantzak dantzatuz. Nahiz eta egun haundia hau izan gainontzerako egunetan ere afari eta bazkariak eginez ibili ziren bi gazte hauek eta hemengo doinuekin giro paregabea jarri zuten Bartzelonan. Segi horrela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun