Iturengo joaldunak Bartzelonako inauterietan izan zire

Arkaitz MINDEGIA 2006ko api. 27a, 14:33

Iturengo joaldunak Bartzelonako inauterietara joan ziren bertako desfilean parte hartzera. Otsailaren 25ean, goizean abiatu ziren Iturendik-Bartzelonara, hamar joaldun, hartza kontzen duena, herriko trikitilariak eta herritar batzuk. Larunbat arratsaldean bartzelonan eginen zen desfilean parte hartu zuten, hau da joaldunek eman zioten hasiera ibilbideari, ondotik trikitilariak eta, horiekin batera, baserritar jantziekin iturendarrak dantzan. Sekulako karroza eta konpartsak parte hartu zuten. Igandean buelta egin zuten, bi egunez hagitz ongi pasatu ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun