Asteburu Kulturala martxoaren 25 eta 26an izanen da

Jaione OTXANDORENA 2006ko api. 27a, 13:58
Ttikienek herri kiroletan eta jolas ezberdinetan parte hartzeko aukera izanen dute Asteburu Kulturalean. ttipi-ttapa

Antzakaitz kultur taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu aurten ere

Urtero bezala, Antzakaitz kultur taldeak asteburu kulturala antolatu du martxoaren 25 eta 26rako. Martxoaren 25ean, goizeko 10:30etan haurrekin Herri Kirolak eta jokoak izanen dira; 11:30etan haur eta gurasoendako bideo emanaldia goiko eskolan; 12:00etan paella txapelketa; 13:30etan bazkaria, eta 16:00etan Gazte Jokoak, eguraldiaren arabera, frontoian edo eliz atariko belagian izanen dira ekitaldi hauek. 16:00etatik 18:30etara gaztelu puzgarriak eta jokoak frontoiko plazan, eta bitartean, 17:30ak aldera, toki berean txokolatada izanen da. 18:00etan trikipoteoa herrian barna, eta 22:00ak aldera, kanpineko ostatuan, afaria, kantu zahar eta trikitixaz animaturik. Igandean, martxoaren 26an, 10:00etatik 19:00etara herriko emakumeek egindako eskulanen erakusketa eta argazki zaharren erakusketak ikusgai egonen dira Ulibeltzak elkartean. 17:00etan mus txapelketa Itturburu ostatuan.

Aurtengo asteburu kulturalari bukaera emateko, 19:00etan, zare eder baten zozketa eginen da Ulibeltzak elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun