Erreka azpitxapeldun III. Berria txapelketan

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 18:45

Berria txapelketan izan duen ibilbide bikaina ezin izan zuen txapelarekin borobildu Doneztebeko Erreka pilota elkarteak. Apirilaren 2an jokatu zuen finala Zugarralde taldearen kontra eta Errekak hiru partidetatik bi irabazi baldin bazituen ere, tantuen aldeak txapela eman zion Burlatako taldeari.

Kadete mailako lehen partida erabakigarria izan zen. Horixe izan zen Errekakoek galdu zuten bakarra, baina Zugarraldeko Ansotegik eta Kortabarriak 22 eta 2 irabazi zieten Iker Bereau eta Ugutz Zelaietari. Beraz, 20 tantuko aldeari buelta eman behar zioten jubenil eta handien partidetan. Ez ziren urruti ibili: Jubeniletan, Errekako Mikel Eskudero eta Josu Linzoainek 22 eta 9 irabazi zieten Idoate eta Soroari. Gauzak honela, senior mailako partidan, hamasei tantu baino guttiagoan utzi behar zituzten Zugarraldeko Arraztoa eta Landiribar. 16-10 eta 20-14 irabazten izan ziren Gorka Urtasun eta Javier Eraso, baina azkenean Burlatakoek 19 tantu egitea lortu zuten. Urtasun eta Erasok garaipena lortu zuten, baina ez zen aski izan txapela lortzeko, Zugarraldek 50 tantu egin baitzituen eta Errekak 46.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun