Prezioak goiti

Franck DOLOSOR 2006ko api. 25a, 18:35

Hamar urtez ondasunen prezioak biziki goititu direla salatu du Senpere-Azkaingo Batasunak espekulazioaren kontrako egunean. Batasunaren arabera lurren eta etxeen prezioak %50 emendatu dira gure herrian. Alderdi hunek gogoratu du udan 30 etxe alokatzen direla. 110 lagun bizi daitezke horietan urte osoan. Bertzalde, 244 bigarren etxebizitza daude herrian (%12,5), 86 etxe hutsak dira (%4,5) eta %17 hutsak dira kasik urte osoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun