Fernando Etxegarai beratarrak irabazi zuen Sara Korrika

Laetitia eta Sandrine 2006ko api. 25a, 18:28

200 lagunek parte hartu zuten eta 170 helmugaratu ziren

Aipatu ginuen bezala Sara korrikak bere lasterketa egin du martxoaren 26an, Turismo Bulegoaren laguntzarekin. Jende ainitz hurbildu da sararat lasterkari guzien ikustera, orotara 200 pertsonek parte hartu dute, 170 ailegatu dira eta barne hortan hamar bat neska. Fernando Etxegarai beratara lehena bukatu du, itzulia 2h 3min eginez.

Saratik parte harte dutenek, Vaquie Philippe 13garrena, Etchegaray Claude 22garrena, Lamothe Ramuntxo 23garrena, Devoucoux Jean Michel 95garrena, eta Bernet Doyhenard Mirentxu 163garrena. Bukatzeko, arratsaldeko 2ak aldean sariak banatu dituzte polikiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun