Kirol instalalazioak kudeatzeko lanpostua betetzeko lehiaketa deia egin du Udalak

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 16:43

Eskariak apirilaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira udal bulegoetan

Herriko kirol instalazioak kudeatuko dituen langile bat kontratatu nahi du udalak, oposizio-lehiaketa bidez. Langileak euskara jakin beharko du eta Doneztebeko udaleko langile finkoa izanen da. Langilea herrian bizi dena izan beharko du edo lanpostua eskuratzen duenean, herrian edo herritik 15 kilometro baino guttiagora bizitzen jarri. Proposamenak apirilaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira udal bulegoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun