Apirilaren 15an kuadrillen bazkaria izanen da Ulibeltzan. Alfredo Arretxea sukaldari gaztea kuadrillarekin hasi zen bazkaria egiten eta poliki poliki herriko bertze zenbait gazte elkartzen joan zitzaizkien. Azkenean, herriko gazteentzat urteroko zita bihurtu da “Alfredon bazkaria”. Urtero jaki berexiak prestatzen ditu. Arratsaldean, musika izanen da Agerralderekin.