Trafiko arazoak aztertzeko bi enpresa kontratatu dira

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 14:43

Doneztebeko Udalak hirigintza lanetan adituak diren bi enpresen zerbitzuak kontratatuko ditu, trafiko arazoak moldatzeko soluzio bila. Bi enpresak esperientzia handikoak eta guziz independienteak dira eta beraien lanarekin, komertzianteek egindako idatziari eta eskaerei erantzun nahi die Doneztebeko Udalak. Jose Cruz Irigoien alkateak aipatu duenez, «bi enpresa ezberdin kontratatu dira, adituen bi iritzi izateko, beti bat baino hobea izanen baita. Gero, hauen txostena daukagunean, merkatari elkartearekin bilduko gara solasteko; baina, seguruenik, teknikoek erraten dutena izanen da herriarendako onena eta horrekin segituko dugu aitzinera».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun